lunes, 22 de mayo de 2017

10 Argazki

10 ARGAZKIAK



Argazki hau irakasle batek atera zidan lo negoen bitartean. Egun horretan Arboledara joan ginen eta egun neketsu baten ondoren ohera joan ginen. Egia esan, lo egitea zaila egin zitzaidan, izan ere nire etxetik kanpo lo egiten nuen lehendabiziko aldia zen. Hori dela eta oso urduri nengoen baina azkenean nekearen eraginez lo hartu nuen. Lo geunden bitartean, irakasleak, nesken gelan sartu zen eta denoi argazkiak atera zizkigun., baina mutilei ez. Gainera, ondoren gela guztiaren aurrean erakutsi zituen argazki hauek pantaila batean., horren aurrean asko lotsatu ginen. 





Argazki honetan, 3 urte nituen eta danborrada eguna zen. Eskolara joan nintzenean oso gustura nengoen, nahiz eta pixkat bat urduri negon, guretzat oso egun garrantzitsua izaten baita. Oso gustura nengoen musikaren doinuarekin mugituz. Baina buruko mina eta beroa neukan, orduan jendearen artean nire ama eta nire izebak ikusi nituenean negarrez hasi nintzen. Eta nire amarengana joan nintzen arte ez nuen negar egiteari utzi. Baina nire amarengana joan nintzenean, nere ama konturatu zen sukarra nuela eta horregatik hasi nintzela negar egiten. Orduan amak irakasleari esan zion erdi gaixorik negoela eta etxera eraman zidan.


Argazki honetan, nire eskolako amantala ageri da. Honek oroitzapen ugari ekartzen dizkit baina batiz bat inoiz ez zaidan ahaztuko bat. 3 urte nituela, nire gelako lagun batekin jolasten ari nintzen. Ni ama nintzen eta bera nire haurra. Besoetan hartu nuen eta ibiltzen hasi nintzen. Baina estropuz egin eta biak batera erori egIn ginen, baina nik mahiaren ertza jo nuen buruarekin. Kopeta ireki nuen eta irakasleak anbulatoriora eraman zidan, bertan lau puntu eman zizkidaten. Nire ama eskolara joan zenean nire bila ni ez nengoen bertan eta gainera odolez beteta zegoen nire amantala eman zion beste irakasleak. Amantal hau ikusita, oroitzapen horrekin gogoratu naiz eta orain pentsatzen hasita konturatu naiz txiki txikitatik umeekin erlazionatzea asko gustatu zaidala. Eta emendik aurrera amantala janztea gustatuko zitzaidala baina irakasle moduan.




Argazki hau atera genuen egunean oso egun berezia izan zen guretzat. Aste osoa dantza ikasten egon ondoren Zaharren Egoitzara joan ginen hauei dantza egitera. Dantza egiteko, denok Errealeko kamiseta edo jertsea jantzi genuen. Dantza egiteko orduan, oso gustora egon ginen bai gu haurrok bai eta guri begira zeuden pertsona helduak. Gainera dantza egiteko, musika tresnak eta errealeko banderak ere erabili genitue. Oso esperientzia polita izan zen eta barnean zerbait berezia sortu zitzaidan emanaldi hau egin ondoren eta bertako aitona-amonen aurpegia ikustean. Honek esperientzia berri bat ekarri zidan eta gainera hauekin genuen erlazioa handitu genuen. Izan ere nire eskola eta Zaharren Egoitza elkarrengandik oso hurbil daude eta albotik pasatu behar da. Hasiera batean batzuetan beldurra ematen zidan. Baina emanaldi hau egin ondoren oso gustura igarotzen nintzen hauei kasu egiten.


Argazki hau nire eskolako lehen ikasturtean izan zen. Eskolako zaindariaren egunean hain zuzen. Bertan, elizkizun txiki bat izan genuen eta loreak jarri genizkion amabirjinari. Ondoren, ikasle bakoitzari lepoko bat eman ziguten bertako zaindariaren irudiarekin. Nik lepoko hau oso gustura hartu nuen, izan ere, banekien nire amonari asko gustatzen zitzaiola. Eta etxera joan nintzenean poz-pozik amonari lepokoa oparitzea. Baina, gelakoen artean argazkia ateratzeko orduan haserretu egin nintzen irakaslearekin ez nuelako nahi ertz batean jarri eta gainera argazkilariak beldurra ematen zidan. Horregatik ageri naiz argazki honetan pixka bat triste.



Nire ikastetxean, urte guztietan, gabonetako oporrak hartu baino lehenago jaialdi bat egiten da. Niri urte honetan, aingeruarena egitea egokitu zitzaidan. Gogoratzen naiz, oso urduri negoela, jaialdi hau ikustera jende ugari joaten delako eta dena ongi ateratzea nahi nuelako. Nahiz eta eskolan dantza praktikatu, etxean egun guztia hau praktikatzen igarotzen nuen nire ama eta nire aitona aspertu arte. Eguna iritsi zenean eta irakasleekin elkartu ginenean hauek asko lasaitu ziguten esanez dena oso ongi aterako zela. Ni oso gustura negoen nire aingeru jantziarekin eta azkenean dena oso ongi atera zitzaigun. 




Argazki honetan eskolan bizi izan dudan momenturik onenetako bat ageri da. San Sebastian bezpera zen eta eskolan danborrada izan genuen. Nola hiru taldetan banatutan geunden, gela bakoitzetik kantinera bat aukeratu zuten eta nire gelan niri okatu zidaten. Ni gelan saltoka hasi nintzen, txikitatik nahi nuelako kantinera atera eta Azpeitian oso egun garrantzitsua baita guretzat. Bandera berriz, txandakatzen joan ginen, hau da bakoitzak tarte bat izan zuen. Niri, ikastetxeko balkoira banderarekin igotzea egokitu zitzaidan. Benetan oso esperientzia polita izan zen eta oso berezia.



Argazki hau inauterietan atera ziguten, baina argazki honetan irakasleari buruz hitz egingo dut. Irakasle honekin nahiko gustura ibili nintzen, baina urte batzuk gehiago egin nituenean amak behin esan zidan irakasle honek esan ziola gaizki abesten nuela. Hori esan zidanean, asko haserretu nintzen, izan ere banekien ez nintzela izango abeslari ospetsu bat baina irakasle batek 3 urteko haur batek gaizki abesten duela esatea ez zitzaidan batere gustatu. Egun horretatik aurrera beste modu batean begiratzen diot. Eta orain berarekin ditudan oroitzapen gehienak ez dira oso onak. 



Ikastolatik, Hondarrabira bidaian joan ginenean atera nuen argazki hau. Gogoratzen naiz, iluntzea iritsi ginenean jolas beldurgarri batean jolastu ginela. Bertan gurekin zeuden hiru irakasle eta hiru ikaslek hartu zuten parte. Beraiek, lan egiten zuten etxeko jabearen hilketaren susmagarriak ziren eta guk beraiei galderak eginez asmatu behar genuen nork hil zuen jabea. Azkenean ez genuen asmatu zein zen hiltzailea, eman zituzten argumentuek guri nahastea lortu zigutelako, eta gainera bi pertsonen artean hil zutelako etxeko jabea. Bukatu ondoren, ohera joan ginen baino lo egiterako orduan beldurra nuen, izan ere istorioan kontatutako gauza batzuek beldurra ematen zidaten eta kanpoko argiek ez zidaten batere lagundu.


Argazki hau, Lizarran atera genuen LH 5-en eskolako bidaia egin gnuenean. Nirekin dagoen neska, orain nire lagunik onena da. Argazki hau ikustean, beti gogoratzen naiz eskolan hasi ginen lehen egunetan negarrez jarduten zuela amarekin egotea nahi zuelako. Ni orduan berarengana joaten nintzen jolastera negar egiteari uzteko, ez zitzaidalako eta ez zaidalako jendea triste ikustea gustatzen, baina bai jendeari laguntzea. Beti iruditu izan zait pertsona oso jator bat. Baina maila honetan gure harremana asko indartu zen eta argazki honetan nabari da oso elkartuak garela. Une horretatik aurrera, banaezinak egin gara eta elkarri asko lagundu diogu, bai eskolan bai eta kalean ere. Egia esan eskolak eman didan oparirik onena da eta nahiko desberdinak izan arren horrek elkartzen gaituela uste dut.

jueves, 11 de mayo de 2017

Egunerokoa 18

2017/04/28

        Gaur, azkenetako klase bat eduki dugu eta bertan testu bat irakurtzeko denbora izan dugu.Hau pentsamendu kritikoari buruzka da.
        Egia esan, testua etxean berriro irakurri dudala eta egia esanda oso polita iruditu zait. Bertan idea interesgarriak ikusi ditut. Esaterako, denok jakin arren dena batera ikastea zailagoa dela, gauza gutxi eta hauek horrela zegatik diren pentsatzen baino. Baina hala ere, ia denok ez dugu horrela egiten eta orain testu hau irakurrita beste modu batean pentsatzen dut. Beste alde batetik, pentsamendu kritikoa, hainbat gaitasun kognitibo dit; interpretazia, analisia, ebaluazioa, inferentzia, azalpena eta auto-erregulazioa. Pentsamendu kritikoei buruz hitz egiten dugunean, beti pentsatzen dugu pertsona honek negatiboki pentsatzen duela. Baina ez da horrela, baizik eta horrelako pentsamenduak izateak gauzak ezagutzeko jakinmina esan nahi du. Gainera, pentsamendu kritiko honen bitartez, irakasleek beaien helburuak aldatzen dituzte, hau da hauen helburua haurrek beraien kabuz pentsatzen ikastea da. 

martes, 9 de mayo de 2017

Egunerokoa 17

2017/04/24

        Gaur, beste didaktikako klase bat izan dugu. Baina ez da beste egunetan bezala izan. 
        Hau da, gaur gure ebaluazioaren notak zein izango diren eztabaidatu dugu. Egia esan nahiko kostatu zaigu hauek adostea. Izan ere batzuk ideia bat genuen eta besteek beste bat. Azkenean gutxi gora behera denok ados jarri gara. Horrela, elkarlana indartu dugu, hau da denon iritzia behar genuelako lan hauen nota jarri ahal izateko. Baita, benetako demokrazia ere. Izan ere denok izan dugu gure iritzia emateko aukera. Gainera, nola gaur gauen irakaslearekin blog-a konpartitu behar dugu esan digu ordu batean denok bidali behar diogula zehazki 10:00-etan. Baina batzuek ezin genuen ordu horretan. Hori dela eta gelakoak hori ikusita 10:30-etan bidaltzea onartu dute gainontzeko irakasleek. 
    • Dekretuaren laburpena: 0,5
    • Blogeko albuma: 1,5
    • Blogean idatzitakoa: 2,5
    • Lan modularra: 1,5
    • Azterketa: 1,5
    • Programa didaktikoa: 2,5

   

martes, 2 de mayo de 2017

Egunerokoa 16

2017/04/10


        Gaur beste klase bat izan dugu, baina gaur lanak egiteko erabili dugu. Hau da programaketa didaktikoa egiteko eta lan modularra bukatu aha izateko. Nire taldekoek eta nik lan modularra egitea adostu dugu.
        Irakasleak denbora guztian guri erantzuteko prest egon da. Baita, gaur azaldu digu ez nahasteko Currriculum ezkutuarekin eta adibide bate bitartez azaldu digu. Hau da irakasle batek "Zer moduz zaudete mutilak" esaten duenean klase mixto batean, Curriculum ezkutua erabiltzen ari da. Eta horrela eman dugu gaurko klase guztia, lanak egiten eta dudak argitzen.

Egunerokoa 15

2017/04/07

       Gaur beste klase bat izan dugu eta honetan, aurreko klase batzuetan bezala ikusi duguna ahoz aipatu dugu; cajas de vida, dekretua, sarramona, paradigmak...

        Ondoren, power-point bat ikusi genuen, aurreko klasean geure kabuz ulertu genituen kontzeptuak sakontzeko, hau da nola egin programa didaktiko bat. Hasiera batean nahiko kezkatuta egon naiz, izan ere irakasleak gauzak nahiko azkar ematen hasi da, baina ondoren motelago azaltzen hasi da. Horri esker, gauzak hobeto ulertu ditut eta nire eskemak egitea ere errazago egin zait. Ikusi dugunaren artean aipagarria iruditzen zait, programa didaktikoaren eta unitate didaktikoaren arteko desberdintasuna azaltzea. Programa didaktiko bat, urteko programa bat da eta unitate didaktikoa berriz, programa sortzen duen unitatea.
        Bestalde, ondoren adierazi dugu, gai ikusten garela programaketa didaktiko bat egiteko baina beste gauza batzuk direla ea oraindik ez garela hasi. Orduan irakasleak, power pont-a alde batera utzi du eta egin beharreko lana egiten utzi digu. Esan beharrekoa da banan bana etorri dela talde bakoitzarengana ikusteko zalantzarik sortu zaigun.

Egunerokoa 14

2017/04/03

        Gaurko klasean, Curriculumaren atalak nola egin ikusi dugu baian geure kabuz. Hasieran irakasleak pauta batzuk eman dizkigu, eta hauek ondoren berak egindako programaketan aurkitu behar izan ditugu. Gero denon artean komentatu ditugu. 
        Hau da, lehengo kokapena jarri behar dela. Ondoren helburu bat baina hau indartsua izan behar da. Helburuak lortu ahal izateko, berriz edukiak behar ditugu. Edukiek, kontzeptua, prozedura eta jarrera kontuan hartu behar dute. Azkenik, ebaluazioa.
        Bestalde metodologiak honako parte hauek ditu:


  • Denbora antolaketa
  • Printzipio metodologikoa
  • Jarduera motak eta irizpideak
  • Irakaslearen papera
  • Taldekatzea
  • Irakaslearen papera
  • Koordinazio irizpideak
  • Baliabideak

        Egia esan, gaurko klasean hasiera batean nahiko galduta egon naiz. Informazio asko ikusi dugulako. 

Egunerokoa 13

2017/03/31

        Gaurko klasean, irakasleak, testu bat irakurri du zatika eta paragrafo bakoitza irakurtzen zuen bakoitzean aurretik ikusitako gauzekin lotu behar izan dugu denon artean. Esaterako, kontzeptuak eta haurren interesak uztartzea aipatzen duenean. Esanguratsutasunarekin zerikusia du eta baita globalizazioarekin ere. Baita, Antzuolako ikastolan bezala, haurrak bizitzako egoerak aurre egiteko prestatu behar ditugula esaten du eta ez bakarrik materiak eman. Honek zerikusia dauka konpetentziekin. Zeharkako konpetentziak. Irakasleak ez ditu haurrak estimulatzen hori dela eta ikasketa pasiboa dute, gainera materiala ez da hauetara egokitzen eta horrek frustrazioa eragiten du.
Bestalde, ateratako beste ideiekin, irakasleak eskema baten antzeko bat egin du arbelean eta esan digu bakoitzak bere loturak egiteko. Hona hemen nire loturak: