lunes, 22 de mayo de 2017

10 Argazki

10 ARGAZKIAK



Argazki hau irakasle batek atera zidan lo negoen bitartean. Egun horretan Arboledara joan ginen eta egun neketsu baten ondoren ohera joan ginen. Egia esan, lo egitea zaila egin zitzaidan, izan ere nire etxetik kanpo lo egiten nuen lehendabiziko aldia zen. Hori dela eta oso urduri nengoen baina azkenean nekearen eraginez lo hartu nuen. Lo geunden bitartean, irakasleak, nesken gelan sartu zen eta denoi argazkiak atera zizkigun., baina mutilei ez. Gainera, ondoren gela guztiaren aurrean erakutsi zituen argazki hauek pantaila batean., horren aurrean asko lotsatu ginen. 





Argazki honetan, 3 urte nituen eta danborrada eguna zen. Eskolara joan nintzenean oso gustura nengoen, nahiz eta pixkat bat urduri negon, guretzat oso egun garrantzitsua izaten baita. Oso gustura nengoen musikaren doinuarekin mugituz. Baina buruko mina eta beroa neukan, orduan jendearen artean nire ama eta nire izebak ikusi nituenean negarrez hasi nintzen. Eta nire amarengana joan nintzen arte ez nuen negar egiteari utzi. Baina nire amarengana joan nintzenean, nere ama konturatu zen sukarra nuela eta horregatik hasi nintzela negar egiten. Orduan amak irakasleari esan zion erdi gaixorik negoela eta etxera eraman zidan.


Argazki honetan, nire eskolako amantala ageri da. Honek oroitzapen ugari ekartzen dizkit baina batiz bat inoiz ez zaidan ahaztuko bat. 3 urte nituela, nire gelako lagun batekin jolasten ari nintzen. Ni ama nintzen eta bera nire haurra. Besoetan hartu nuen eta ibiltzen hasi nintzen. Baina estropuz egin eta biak batera erori egIn ginen, baina nik mahiaren ertza jo nuen buruarekin. Kopeta ireki nuen eta irakasleak anbulatoriora eraman zidan, bertan lau puntu eman zizkidaten. Nire ama eskolara joan zenean nire bila ni ez nengoen bertan eta gainera odolez beteta zegoen nire amantala eman zion beste irakasleak. Amantal hau ikusita, oroitzapen horrekin gogoratu naiz eta orain pentsatzen hasita konturatu naiz txiki txikitatik umeekin erlazionatzea asko gustatu zaidala. Eta emendik aurrera amantala janztea gustatuko zitzaidala baina irakasle moduan.




Argazki hau atera genuen egunean oso egun berezia izan zen guretzat. Aste osoa dantza ikasten egon ondoren Zaharren Egoitzara joan ginen hauei dantza egitera. Dantza egiteko, denok Errealeko kamiseta edo jertsea jantzi genuen. Dantza egiteko orduan, oso gustora egon ginen bai gu haurrok bai eta guri begira zeuden pertsona helduak. Gainera dantza egiteko, musika tresnak eta errealeko banderak ere erabili genitue. Oso esperientzia polita izan zen eta barnean zerbait berezia sortu zitzaidan emanaldi hau egin ondoren eta bertako aitona-amonen aurpegia ikustean. Honek esperientzia berri bat ekarri zidan eta gainera hauekin genuen erlazioa handitu genuen. Izan ere nire eskola eta Zaharren Egoitza elkarrengandik oso hurbil daude eta albotik pasatu behar da. Hasiera batean batzuetan beldurra ematen zidan. Baina emanaldi hau egin ondoren oso gustura igarotzen nintzen hauei kasu egiten.


Argazki hau nire eskolako lehen ikasturtean izan zen. Eskolako zaindariaren egunean hain zuzen. Bertan, elizkizun txiki bat izan genuen eta loreak jarri genizkion amabirjinari. Ondoren, ikasle bakoitzari lepoko bat eman ziguten bertako zaindariaren irudiarekin. Nik lepoko hau oso gustura hartu nuen, izan ere, banekien nire amonari asko gustatzen zitzaiola. Eta etxera joan nintzenean poz-pozik amonari lepokoa oparitzea. Baina, gelakoen artean argazkia ateratzeko orduan haserretu egin nintzen irakaslearekin ez nuelako nahi ertz batean jarri eta gainera argazkilariak beldurra ematen zidan. Horregatik ageri naiz argazki honetan pixka bat triste.



Nire ikastetxean, urte guztietan, gabonetako oporrak hartu baino lehenago jaialdi bat egiten da. Niri urte honetan, aingeruarena egitea egokitu zitzaidan. Gogoratzen naiz, oso urduri negoela, jaialdi hau ikustera jende ugari joaten delako eta dena ongi ateratzea nahi nuelako. Nahiz eta eskolan dantza praktikatu, etxean egun guztia hau praktikatzen igarotzen nuen nire ama eta nire aitona aspertu arte. Eguna iritsi zenean eta irakasleekin elkartu ginenean hauek asko lasaitu ziguten esanez dena oso ongi aterako zela. Ni oso gustura negoen nire aingeru jantziarekin eta azkenean dena oso ongi atera zitzaigun. 




Argazki honetan eskolan bizi izan dudan momenturik onenetako bat ageri da. San Sebastian bezpera zen eta eskolan danborrada izan genuen. Nola hiru taldetan banatutan geunden, gela bakoitzetik kantinera bat aukeratu zuten eta nire gelan niri okatu zidaten. Ni gelan saltoka hasi nintzen, txikitatik nahi nuelako kantinera atera eta Azpeitian oso egun garrantzitsua baita guretzat. Bandera berriz, txandakatzen joan ginen, hau da bakoitzak tarte bat izan zuen. Niri, ikastetxeko balkoira banderarekin igotzea egokitu zitzaidan. Benetan oso esperientzia polita izan zen eta oso berezia.



Argazki hau inauterietan atera ziguten, baina argazki honetan irakasleari buruz hitz egingo dut. Irakasle honekin nahiko gustura ibili nintzen, baina urte batzuk gehiago egin nituenean amak behin esan zidan irakasle honek esan ziola gaizki abesten nuela. Hori esan zidanean, asko haserretu nintzen, izan ere banekien ez nintzela izango abeslari ospetsu bat baina irakasle batek 3 urteko haur batek gaizki abesten duela esatea ez zitzaidan batere gustatu. Egun horretatik aurrera beste modu batean begiratzen diot. Eta orain berarekin ditudan oroitzapen gehienak ez dira oso onak. 



Ikastolatik, Hondarrabira bidaian joan ginenean atera nuen argazki hau. Gogoratzen naiz, iluntzea iritsi ginenean jolas beldurgarri batean jolastu ginela. Bertan gurekin zeuden hiru irakasle eta hiru ikaslek hartu zuten parte. Beraiek, lan egiten zuten etxeko jabearen hilketaren susmagarriak ziren eta guk beraiei galderak eginez asmatu behar genuen nork hil zuen jabea. Azkenean ez genuen asmatu zein zen hiltzailea, eman zituzten argumentuek guri nahastea lortu zigutelako, eta gainera bi pertsonen artean hil zutelako etxeko jabea. Bukatu ondoren, ohera joan ginen baino lo egiterako orduan beldurra nuen, izan ere istorioan kontatutako gauza batzuek beldurra ematen zidaten eta kanpoko argiek ez zidaten batere lagundu.


Argazki hau, Lizarran atera genuen LH 5-en eskolako bidaia egin gnuenean. Nirekin dagoen neska, orain nire lagunik onena da. Argazki hau ikustean, beti gogoratzen naiz eskolan hasi ginen lehen egunetan negarrez jarduten zuela amarekin egotea nahi zuelako. Ni orduan berarengana joaten nintzen jolastera negar egiteari uzteko, ez zitzaidalako eta ez zaidalako jendea triste ikustea gustatzen, baina bai jendeari laguntzea. Beti iruditu izan zait pertsona oso jator bat. Baina maila honetan gure harremana asko indartu zen eta argazki honetan nabari da oso elkartuak garela. Une horretatik aurrera, banaezinak egin gara eta elkarri asko lagundu diogu, bai eskolan bai eta kalean ere. Egia esan eskolak eman didan oparirik onena da eta nahiko desberdinak izan arren horrek elkartzen gaituela uste dut.

jueves, 11 de mayo de 2017

Egunerokoa 18

2017/04/28

        Gaur, azkenetako klase bat eduki dugu eta bertan testu bat irakurtzeko denbora izan dugu.Hau pentsamendu kritikoari buruzka da.
        Egia esan, testua etxean berriro irakurri dudala eta egia esanda oso polita iruditu zait. Bertan idea interesgarriak ikusi ditut. Esaterako, denok jakin arren dena batera ikastea zailagoa dela, gauza gutxi eta hauek horrela zegatik diren pentsatzen baino. Baina hala ere, ia denok ez dugu horrela egiten eta orain testu hau irakurrita beste modu batean pentsatzen dut. Beste alde batetik, pentsamendu kritikoa, hainbat gaitasun kognitibo dit; interpretazia, analisia, ebaluazioa, inferentzia, azalpena eta auto-erregulazioa. Pentsamendu kritikoei buruz hitz egiten dugunean, beti pentsatzen dugu pertsona honek negatiboki pentsatzen duela. Baina ez da horrela, baizik eta horrelako pentsamenduak izateak gauzak ezagutzeko jakinmina esan nahi du. Gainera, pentsamendu kritiko honen bitartez, irakasleek beaien helburuak aldatzen dituzte, hau da hauen helburua haurrek beraien kabuz pentsatzen ikastea da. 

martes, 9 de mayo de 2017

Egunerokoa 17

2017/04/24

        Gaur, beste didaktikako klase bat izan dugu. Baina ez da beste egunetan bezala izan. 
        Hau da, gaur gure ebaluazioaren notak zein izango diren eztabaidatu dugu. Egia esan nahiko kostatu zaigu hauek adostea. Izan ere batzuk ideia bat genuen eta besteek beste bat. Azkenean gutxi gora behera denok ados jarri gara. Horrela, elkarlana indartu dugu, hau da denon iritzia behar genuelako lan hauen nota jarri ahal izateko. Baita, benetako demokrazia ere. Izan ere denok izan dugu gure iritzia emateko aukera. Gainera, nola gaur gauen irakaslearekin blog-a konpartitu behar dugu esan digu ordu batean denok bidali behar diogula zehazki 10:00-etan. Baina batzuek ezin genuen ordu horretan. Hori dela eta gelakoak hori ikusita 10:30-etan bidaltzea onartu dute gainontzeko irakasleek. 
    • Dekretuaren laburpena: 0,5
    • Blogeko albuma: 1,5
    • Blogean idatzitakoa: 2,5
    • Lan modularra: 1,5
    • Azterketa: 1,5
    • Programa didaktikoa: 2,5

   

martes, 2 de mayo de 2017

Egunerokoa 16

2017/04/10


        Gaur beste klase bat izan dugu, baina gaur lanak egiteko erabili dugu. Hau da programaketa didaktikoa egiteko eta lan modularra bukatu aha izateko. Nire taldekoek eta nik lan modularra egitea adostu dugu.
        Irakasleak denbora guztian guri erantzuteko prest egon da. Baita, gaur azaldu digu ez nahasteko Currriculum ezkutuarekin eta adibide bate bitartez azaldu digu. Hau da irakasle batek "Zer moduz zaudete mutilak" esaten duenean klase mixto batean, Curriculum ezkutua erabiltzen ari da. Eta horrela eman dugu gaurko klase guztia, lanak egiten eta dudak argitzen.

Egunerokoa 15

2017/04/07

       Gaur beste klase bat izan dugu eta honetan, aurreko klase batzuetan bezala ikusi duguna ahoz aipatu dugu; cajas de vida, dekretua, sarramona, paradigmak...

        Ondoren, power-point bat ikusi genuen, aurreko klasean geure kabuz ulertu genituen kontzeptuak sakontzeko, hau da nola egin programa didaktiko bat. Hasiera batean nahiko kezkatuta egon naiz, izan ere irakasleak gauzak nahiko azkar ematen hasi da, baina ondoren motelago azaltzen hasi da. Horri esker, gauzak hobeto ulertu ditut eta nire eskemak egitea ere errazago egin zait. Ikusi dugunaren artean aipagarria iruditzen zait, programa didaktikoaren eta unitate didaktikoaren arteko desberdintasuna azaltzea. Programa didaktiko bat, urteko programa bat da eta unitate didaktikoa berriz, programa sortzen duen unitatea.
        Bestalde, ondoren adierazi dugu, gai ikusten garela programaketa didaktiko bat egiteko baina beste gauza batzuk direla ea oraindik ez garela hasi. Orduan irakasleak, power pont-a alde batera utzi du eta egin beharreko lana egiten utzi digu. Esan beharrekoa da banan bana etorri dela talde bakoitzarengana ikusteko zalantzarik sortu zaigun.

Egunerokoa 14

2017/04/03

        Gaurko klasean, Curriculumaren atalak nola egin ikusi dugu baian geure kabuz. Hasieran irakasleak pauta batzuk eman dizkigu, eta hauek ondoren berak egindako programaketan aurkitu behar izan ditugu. Gero denon artean komentatu ditugu. 
        Hau da, lehengo kokapena jarri behar dela. Ondoren helburu bat baina hau indartsua izan behar da. Helburuak lortu ahal izateko, berriz edukiak behar ditugu. Edukiek, kontzeptua, prozedura eta jarrera kontuan hartu behar dute. Azkenik, ebaluazioa.
        Bestalde metodologiak honako parte hauek ditu:


  • Denbora antolaketa
  • Printzipio metodologikoa
  • Jarduera motak eta irizpideak
  • Irakaslearen papera
  • Taldekatzea
  • Irakaslearen papera
  • Koordinazio irizpideak
  • Baliabideak

        Egia esan, gaurko klasean hasiera batean nahiko galduta egon naiz. Informazio asko ikusi dugulako. 

Egunerokoa 13

2017/03/31

        Gaurko klasean, irakasleak, testu bat irakurri du zatika eta paragrafo bakoitza irakurtzen zuen bakoitzean aurretik ikusitako gauzekin lotu behar izan dugu denon artean. Esaterako, kontzeptuak eta haurren interesak uztartzea aipatzen duenean. Esanguratsutasunarekin zerikusia du eta baita globalizazioarekin ere. Baita, Antzuolako ikastolan bezala, haurrak bizitzako egoerak aurre egiteko prestatu behar ditugula esaten du eta ez bakarrik materiak eman. Honek zerikusia dauka konpetentziekin. Zeharkako konpetentziak. Irakasleak ez ditu haurrak estimulatzen hori dela eta ikasketa pasiboa dute, gainera materiala ez da hauetara egokitzen eta horrek frustrazioa eragiten du.
Bestalde, ateratako beste ideiekin, irakasleak eskema baten antzeko bat egin du arbelean eta esan digu bakoitzak bere loturak egiteko. Hona hemen nire loturak:



jueves, 6 de abril de 2017

Egunerokoa 12

2017/03/27

        Gaur astelehena, beste didaktikao klase bat izan dugu eta bi partetan banatu dugu klase mateko modua.

        Lehenengoan partean power-point baten bidez Haur Hezkuntzan esku-hartzeko printzipioak ikusi ditugu. Honen barruan lehenengo globalizazioa eta ondoren behaketa eta esperimentazioan oinarritutako metodologia ikusi ditugu. Globalizaio, haurren interesa kontuan hartuta berahientzat zentzua duten proeiktuetan inplikatzeko proposamena da.

Lau behaketa mota izan ditzakegu:

  • Behaketa globala: Subjetiboa da eta atentzioa objetu edo fenomeno batera bideratua
  • Behaketa sistematikoa: Irizpide bati egokitua
  • Behaketa konparatzailea: Behtutako gauzen berditasuna eta desberdintasuna
  • Behatutakoaren komunikazioa: Haurrak behar duena baino gehiago behatzea.
        Ondoren, programazio didaktiko bat egiten dugunean, IPC-aren barruan egon behar dela ikusi genuen. Hau ez bada horrela, ikastetxetik botatzeko arriskua izan dezakegulako hau ez bada ikastola publiko bat. Eskolako programa didaktikoa aldatu nahi badugu, beharrezkoa da klaustro baten hau onartzea. Horretarako honena harrak eta gurasoak programarekin gustura egotea da. Hauek gustura badaude metodoarekin gainontzeko klaustroa bereganatzea erraxagoa delako. 

domingo, 2 de abril de 2017

Egunerokoa 11

2017/03/24

        Gaur ostirala, beste didaktikako klase bat eduki dugu. Honetan, irakasleak galdetu digu gaur arte ze gauza ikusi ditugun eman ditugun klaseetan. Hau da, esanguratsutasuna, Sarramona, paradigmak, Antzuola Herri Eskola, cajas de vida...

        Antzuola herri eskolako paradigmenei buruz hitz egiten hasi gara ondoren eta galdetu du zein paradigma erabiltzen duen. Eta klaseko batek esan du paradigma sozio-kritikoa dela, aldaketa biltzen duelako. Hau da, pertsonak aurkitu nahi dituzte eta horretarako haurren ongizatea aurkitu nahi dute. Eta horretarako konpetentzia lortzea.
Ondoren ebaluazio didaktikoa ikusi dugu eta honen prozesuak aldatzen baditugu, emaitzak aldatu ditzakegula eta ebaluazioa aurrez nolakoa izan behar deun prentsatu behar dela ikusi du. Hau da, ebaluazio bat egiteko modu desberdinak ikusi ditugu, esaterako, holistikoa eta espezifikoa. Lehenak, hezkuntza denontzat den zerbait bezala hartzea eta ez indibiduala. Ezin da hezkuntza ulertu parte asko bezala,parte bakarra izan behar da. eta bigarrenak berriz, espezifikoki gauza bat eta hori espezifikoki ulertzea eta aztertzea, hau da mekanikoki. Eta hauez gain beste hainbat mota izan ditzakegu kontuan ebaluazio bat egiterako orduan.

domingo, 26 de marzo de 2017

Egunerokoa 10

2017/03/20

       Gaur beste klase bat izan dugu. Honetan bideo bat ikusi du, Antzuola herri eskolan erabiltzen duten metodoa ikusteko. Gauzak obeto ulertzeko 20 minutu ikusten genuen bideoa eta ondoren taldeka jarri gara 5 minutuan ikusi duguna talde bakoiztean amankomunean jarri ahal izateko. 
        AIO-a kontuan izank horrela banatu ditugu, bideoan ikusitakoa.

METODOLOGIA →


EDUKIAK → Prozedurari garrantzi handia ematen diote, emaitzari baina gehiago. Jarrera oso garrantzitsua da eta kontzeptuei dagokienez ...


HELBURUAK → Programazio dinamikoa eta emergentea izatea.


KONPETENTZIAK → Egoerei aurre egiteko gai izatea, mundua ulertu, ondo sentitu


EBALUAZIO IRIZPIDEAK → Ikasleei ez diete ondo edo gaizki egiten duten esaten, eta ikasle batek gaizki egiten badu berarekin batera ariketa birpasatzen dute. Oraindik haurrak ez badu arazoa nun dagon ikusten, teknika batzuen bitartez praktikan jarriz haurrak ulertu arte segitzen du irakasleak.


ONDORIOAK →


TALDEKATZEA → Bakoitza nahi duen taldera joaten da eta adinak ez du inporta.


DENBORALIZAZIOA → Ez da itxia, jarduera bakoitzarako behar duten denbora guztia hartzen dute.


ESPAZIOA → Ikasle guztiak nahi duten gelan egon daitezke, gela guztietako ateak irekiak daudelako.


ANIZTASUNA → Guztien artean errespetatzen dira. Eskola hauetan biziko diren esperientziak aniztasunean eta inklusibitatean oinarrituko dira.


BALIABIDEAK → Kooperazioa erabiltzen dute.


* Ume bakoitzak sentimendu batzuk sentituko ditu: Intentzioa edo desioa, erronka, esfortzua, deskubrimendua, kontaketa, errekonozimendua, inklusioa...


PROIEKTUA → Zerbait bizia da.


Soziokritikoa → Haurrak konpetenteak izan behar dira.

Egnerokoa 9

2017/03/17

        Gaur ostirala beste didaktikako klase bat izan dugu baina ez nago oso ongi eztarritik eta hori dela eta ez naiz joan. Baina klasekoek esan didate zer egin duten gaurko klasean. 
        Gaur klase magistrala eman dutela esan didate eta honetan unitate didaktikoari buruzko gauzak ikusi dituztela. Hau da berriro ere unitate didaktikoa zer den ikusi dugu eta honetan bizitzan zehar gertatzen diren arazo-egoerak planteatu behar direla. Baita unitate didaktiko bat nola egin behar den azaldu digu eta baita unitate honek izan behar dituen fase desberdinak. Hau da, irakaskuntza-ikaskuntza jardueren sekuentzia: hasierako fasea, garapen fasea, aplikazio eta komunikazio fasea. Eta bestetik, orokortzea eta transferitzea.
        

jueves, 16 de marzo de 2017

Egunerokoa 8

2017/03/13

          Gaur, astelehena, feed back astea izan dugu. Horren bitartez lan modularrari buruzko dudak argit ditugu. 
        Talde bat, klasearen erdira atera da eta hauek zituzten dudak azaldu dizkigute eta denon artean argitzen saiatu gara. Nahi zuenak galderak egin ditu eta irakasleak edo talde kideek erantzun ditugu. Baita irakasleak jarraitu behar dizkigun puntuak esan dizkigu eta berak zein puntu jarriko zituen ere esan dizkigu. Azkenik, bere arloan kontuan hartu behar ditugun puntuak esan dizkigu. Hau, haurrak aktioak diren, irakasleak duen rola, denboralizazioa...
       

Egunerokoa 7

2017/03/10

        Gaur, ostirala beste didaktikako klase bat izan dugu. Irakaslea gelara sartu denean galdetu digu Haur Hezkuntzako dekretuari buruzko laburpena irakurri dugun eta horri aurkibidea egin. Oso pertsona gutxik altxatu dute eskua. Ondoren galdetu du ekarri dugun programa didaktikoa. Eta orduan gehienok baietz esan dugu eta taldeka jarri gara programa desberdinak aztertzeko.
        Ondoren, irakasleak esan digu pixka bat triste dagoela. Izan ere, ez ditu berak espero zituen emaitzak ikusten gure aldetik. Nire ustez arrazoia du, ez dugulako ahal dugun guztia ematen. Bestalde, programa didaktikoa nola sortu azaldu digu eta gero adibide bat erakutsi.

miércoles, 8 de marzo de 2017

Egunerokoa 6

2017/03/06

        Gaur, astelehena beste klase bat izan dugu. Orain ordutegi aldaketa dela eta astean bi klase praktiko izango ditugu. Hau da astelehenetan eta ostiraletan.
        Klasera iritsi garenean, irakasleak galdetu digu aurreko astean eman zigun irakurketak egin genituen. Ikustean jende gutxik irakurrita ekarri dugula ikustean, beso bat eta bihotz bat egin dizkigu arbelean. Horren bidez, azaldu digu, askotan eskua ematen denean eta besoa hartzen dizutela. Baina berak ez duela horrela egiten. Berak besoa ematen duela eta huts egiten dienean besoa galtzen joaten direla. Hau da maitasunean bezala, min egitea min hori konpontzea zaila dela eta bere beso zatia ere horrela dela.
        Bestalde, esan digu ez digula aurreko saioan esan zigun bideo bidali, izan ere, adierazi digu, hermeutika Platonek oso ongi azaltzen zuela. Eta galdetu digu Platonek zer esaten zuen horri buruz.
        Ondoren, esanguratsutasunaren eskema bat egin dugu, irakurgaitik ateratako ideiekin. Hau da, bizipena eta koherentzia lotuta dauden edo ez hitz egin dugu. Baita aktiboa dela eta motibatuak izatea beharrezkoa dela ikaskuntza bat egoteko. Eskema nola sortzen den ere ikusi dugu eta atera diren ideak beraien artean lotura bat dutela ikusi dugu. 
        Azkenik, bi bideo oso polit ikusi ditugu eta urrengo egunerako zereginak bidali dizkigu.

Egunerokoa 5

2017/03/04

        Gaur, ostirala didaktikako beste klase bat izan dugu. Gaurkoan, irakaslea pixka bat haserre zegoen, izan ere aurreko aste osoan behaketa astea izan genuen. Hori dela eta ezin izan genuen izan genituen klasetara joan.
        Ondoren, ordenagailuan dokumentu bat jarri digu. Honen bidez, didaktika zer den azaldu digu. Hau da, didaktika, ikastearen artea dela azaldu digu. Baita didaktikako hainbat informazio daudela eta didaktikak zer aztertzen duen. Horrez gain, azken hamarkadetan, irakaskuntzaren dimentsio soziologikoak, politikoak, ideologikoak… berreskuratzeko kezka sartu dela Didaktikan, dokumentuan zegoen esaldia azaldu digu. Eta galdetu digu ados gauden adierazpen horrekin. Didaktikan dauden paradigmak azaltzeko "Juegos de Tronos"-eko hiru familia erabili zituen hauek azaltzeko. Ondoren, dokumentuan paradigma motak irakurtzen hasi gara banan bana eta irakasleak ondoren hauek azaldu dizkigu. Baina ez dugu bukatu.
        Amaitzeko hurrengo egunerako etxeko lanak bidali dizkigu. Hau da, bideo bat ikustea, bi artikulu irakurtzea eta azkenik, programa didaktiko bat aurkitzea.

jueves, 2 de marzo de 2017

Egunerokoa 4

2017/02/17

        Gaur, ostirala didaktikako beste klase bat eduki dugu. Beti bezala klasera joan ara baina irakaslea etorri denean galdetu digu, kanpora joatea nahi dugun klasea ematera edo gelan bertan geratu. Guk kanpora irten nahi dugula esan diogu gainera izugarrizko eguraldi ona zegoen eta giro aparta. Irten aurretik zer egingo dugun azaldu digu eta ondoren kanpora joateko izango ditugun baldintzak. Hau da, denok parte hartu behar genuela eta klasean egongo bagina bezala portatzeko. Ondoren esan digu guk aukeratzeko lekua eta bera kanpora ateratzen denerako leku batean, denok egon behar garela esan digu.
         Irten garenean, magisteritzako eraikinaren aurrean dagoen belardian dauden aulkietan jarri gara. Irakaslea etorri denean, galdetu digu gaurko irakurri behar genuen testua irakurri dugun. Eta ondoren galdetu digu zer aipatuko genukeen honi buruz. Egia esan ideia interesgarri ugari atera dira eta hauei buruz gure iritzia eman dugu. Esaterako, Curriculumari buruz, nolakoak iruditzen zaizkigun izan ditugun irakasleak, orain jarri nahi duten Magisteritzan sartzeko azterketari buruz... Hitz egiten ari ginen bitartean, nire eskola urteetan izan nituen gauzei buruz ere gogoratu naiz.
        Egia esan oso gustura egon naiz kanpoan eta horrelako ekintza gehiago egitea oso interesgarria iruditzen zait. Gainerabakoitzak duen iritzia emateko aukera izan du. Bestalde, esan beharra dago hasiera batean nahiko bananduta jarri garela eta nola ikasle asko geuden ez zen urruti jarri direnen ahotsa entzuten. Baina gero gehiago gerturatu gara te horri esker hobeto entzute zen. 

jueves, 16 de febrero de 2017

Testua irakurri ondorengo galderak

        Aurreko kaxen inguruan irakurri genuen testuan niri hainbat gauzak arritu zidaten. Horien artean kaxaren ideia. Entzunda nago horrelako kaxak egiten direla baina ez nekien ikastoletan egiten direla eta egia esan oso ideia ona iruditze zait. Oso polita iruditzen zait horrelako ekintza bat eskolan lantzea, horrela beraiei buruz gehiago ikasten baitugu eta umeek beraien oroitzapenak antzen dituzte. Baita deigarria iruditu zait umeen bizipeniei garrantzia ematea. Beste gauza bat asko gustatu zaidana kaxen sortzailea beste haurrei bere esperientziak kontatzea izan da eta hauek kaxen sortzaileari bere beldurrak laguntzea ere bai.
        Nire ustez posible da beste eskola mota bat eta gainera asko gustatu zait eskola honek dituen ezaugarriak. Hori dela eta nire ustez, horrelako ikastola gehiago egun beharko dira, oso egokia ikusten baitut haurren garapenerako. Esperientziak lantzen direlako eta horrela pentsatzen laguntzen diegu eta hori beharrezkoa da iragan baterako.
         Ni txikia nintzenean, ez genuen kaxaren jarduera hau egiten. Baina gogoratzen naiz, gutxi gora behera bost urte nituela gogoratzen naiz zaharren egoitzara joan ginela. Bertara errealeko jantziekin joan ginen eta hainbat dantza egin genizkien. Oso ongi pasatu genuen bai guk baita helduek ere. Nire ustez, oso egokia izan zen hori egitea, izan ere horrela elkarren arteko erlazioa sustatu genuen eta hauek nola tratatu behar genituen ikasi genuen.

sábado, 11 de febrero de 2017

Egunerokoa 3

2017/02/10

        Gaur, beste didaktikako klase praktiko bat izan dugu. Irakaslea etorri denean, binaka jarri gara eta Oinarrizko Hezkuntza Dekretuko orrialdeak gelako bikote ezberdinen artean banatu dugu. Bakoitzak 3 orri hain zuzen.
        Talde bakoitzak bere partea irakurtzen hasi da eta ondoren geure hitzetan jarri dugu garrantzitsuena, besteen aurrean adierazi ahal izateko. Ondoren, hasierako bi parteak zituzten taldeak beraien atalak azaldu dizkigute oinarrizkoa jakin ahal izateko.
        Ondoren, denak aurrera joan gara irakaslea arbelean adierazi dizkigu datozen egunetan egin behar ditugun lanak. Hau da gure izen abizenekin berari e-mail bat bidaltzea, Serranoren testua irakurtzea eta taldeka laburbildutako Oinarrizko Hezkuntza Dekretuko parteak Drivera igotzea.
         Azkenik, berriz binaka jarri gara lana amaitzeko eta horrela gure Oinarrizko Hezkuntza Dekretua zatia amaitu dugu.

lunes, 6 de febrero de 2017

Egunerkoa 2

2017/02/03

      Gaur, beste didaktikako klase praktikoa izan dugu. Lehenik eta behin irakasleak galdetu digu zer egin genuen klase teorikoan. Eta erantzuna besteen aurrean eman behar izan du gelako kide batek.

       Hasieran irakasleak zer egin behar dugun azaldu zigun. Ondoren horri batzuk eman zizkigun eta bertako testua irakurtzeko denbora bat eman digu. Bitartean irakasleak arbelean hiru galdera idatzi ditu eta hauei erantzuteko esan digu etxean eta ondoren blog-era igotzeko.
      Testua irakurtzea amaitu dugunean taldeka jarri gara. Talde bakoitzean 6-7 pertsona jarri gara. Taldeka, bakoitzak eskolan izan genituen antzeko esperientziak partekatu ditugu gainerako kideekin. Esan beharra dago esperientzia desberdinak atera dira bertan.
      Ondoren, berriz Curriculumari buruz hitz egiten egon gara. Eta gelako bat atera da, Curriculum adierazia, ezkutua eta absentearen artean dauden desberdintasunak azaltzera. 
      Azkenik, irakasleak esan digu urrengo asterako, bera klasera iritsi baino lehen, OCD-a irakurtzeko. 


sábado, 4 de febrero de 2017

Egunerokoa 1

2017/01/27

        Gaur, didaktika orokorreko lehen klase praktikoa izan dugu. Bertan hainbat gauza egin ditugu.
        Lehenik eta behin irakasleak bere burua aurkeztu du. Hau egin ondoren, lau hilabeteko honetan egingo ditugun lanak azaldu dizkigun. Galdetu digu zer den curriculuma eta erantzuten saiatu gara, baina nahikoa kostatu zaigu erantzutea. Ondoren interneten begiratu behar izan dugu zer den curriculum Vitae-a. Hau bilatu duen lehenak, eskua altxatu du eta denontzat irakurri du zer zen.
        Ondoren, irakasleak adierazi digu 3 Curriculum mota egon daitezkela. Eta Curriculum-a adierazia, ezkutua edo absentea izan daitekeela.
        Hau dena egin eta gero, gelako kide bakoitzak besteen aurrean bere burua aurkeztu dugu. Amaitzeko, irakasleak esan digu blog-a bat sortu behar dugula eta honetan klaseko orduetan egiten ditugun jarduerak idatzi behar ditugula azaldu digu, hau da eguneroko bat bezala. Baita haurtzaroko 10 argazki aukeratu behar ditugula eskolarekin zerikusia dutenak eta hauei elkarrizketa bat egin behar diegula ere. Eta lan hori nola egin behar dugun azaldu digu.