lunes, 6 de febrero de 2017

Egunerkoa 2

2017/02/03

      Gaur, beste didaktikako klase praktikoa izan dugu. Lehenik eta behin irakasleak galdetu digu zer egin genuen klase teorikoan. Eta erantzuna besteen aurrean eman behar izan du gelako kide batek.

       Hasieran irakasleak zer egin behar dugun azaldu zigun. Ondoren horri batzuk eman zizkigun eta bertako testua irakurtzeko denbora bat eman digu. Bitartean irakasleak arbelean hiru galdera idatzi ditu eta hauei erantzuteko esan digu etxean eta ondoren blog-era igotzeko.
      Testua irakurtzea amaitu dugunean taldeka jarri gara. Talde bakoitzean 6-7 pertsona jarri gara. Taldeka, bakoitzak eskolan izan genituen antzeko esperientziak partekatu ditugu gainerako kideekin. Esan beharra dago esperientzia desberdinak atera dira bertan.
      Ondoren, berriz Curriculumari buruz hitz egiten egon gara. Eta gelako bat atera da, Curriculum adierazia, ezkutua eta absentearen artean dauden desberdintasunak azaltzera. 
      Azkenik, irakasleak esan digu urrengo asterako, bera klasera iritsi baino lehen, OCD-a irakurtzeko. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario