sábado, 11 de febrero de 2017

Egunerokoa 3

2017/02/10

        Gaur, beste didaktikako klase praktiko bat izan dugu. Irakaslea etorri denean, binaka jarri gara eta Oinarrizko Hezkuntza Dekretuko orrialdeak gelako bikote ezberdinen artean banatu dugu. Bakoitzak 3 orri hain zuzen.
        Talde bakoitzak bere partea irakurtzen hasi da eta ondoren geure hitzetan jarri dugu garrantzitsuena, besteen aurrean adierazi ahal izateko. Ondoren, hasierako bi parteak zituzten taldeak beraien atalak azaldu dizkigute oinarrizkoa jakin ahal izateko.
        Ondoren, denak aurrera joan gara irakaslea arbelean adierazi dizkigu datozen egunetan egin behar ditugun lanak. Hau da gure izen abizenekin berari e-mail bat bidaltzea, Serranoren testua irakurtzea eta taldeka laburbildutako Oinarrizko Hezkuntza Dekretuko parteak Drivera igotzea.
         Azkenik, berriz binaka jarri gara lana amaitzeko eta horrela gure Oinarrizko Hezkuntza Dekretua zatia amaitu dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario