sábado, 4 de febrero de 2017

Egunerokoa 1

2017/01/27

        Gaur, didaktika orokorreko lehen klase praktikoa izan dugu. Bertan hainbat gauza egin ditugu.
        Lehenik eta behin irakasleak bere burua aurkeztu du. Hau egin ondoren, lau hilabeteko honetan egingo ditugun lanak azaldu dizkigun. Galdetu digu zer den curriculuma eta erantzuten saiatu gara, baina nahikoa kostatu zaigu erantzutea. Ondoren interneten begiratu behar izan dugu zer den curriculum Vitae-a. Hau bilatu duen lehenak, eskua altxatu du eta denontzat irakurri du zer zen.
        Ondoren, irakasleak adierazi digu 3 Curriculum mota egon daitezkela. Eta Curriculum-a adierazia, ezkutua edo absentea izan daitekeela.
        Hau dena egin eta gero, gelako kide bakoitzak besteen aurrean bere burua aurkeztu dugu. Amaitzeko, irakasleak esan digu blog-a bat sortu behar dugula eta honetan klaseko orduetan egiten ditugun jarduerak idatzi behar ditugula azaldu digu, hau da eguneroko bat bezala. Baita haurtzaroko 10 argazki aukeratu behar ditugula eskolarekin zerikusia dutenak eta hauei elkarrizketa bat egin behar diegula ere. Eta lan hori nola egin behar dugun azaldu digu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario