jueves, 16 de febrero de 2017

Testua irakurri ondorengo galderak

        Aurreko kaxen inguruan irakurri genuen testuan niri hainbat gauzak arritu zidaten. Horien artean kaxaren ideia. Entzunda nago horrelako kaxak egiten direla baina ez nekien ikastoletan egiten direla eta egia esan oso ideia ona iruditze zait. Oso polita iruditzen zait horrelako ekintza bat eskolan lantzea, horrela beraiei buruz gehiago ikasten baitugu eta umeek beraien oroitzapenak antzen dituzte. Baita deigarria iruditu zait umeen bizipeniei garrantzia ematea. Beste gauza bat asko gustatu zaidana kaxen sortzailea beste haurrei bere esperientziak kontatzea izan da eta hauek kaxen sortzaileari bere beldurrak laguntzea ere bai.
        Nire ustez posible da beste eskola mota bat eta gainera asko gustatu zait eskola honek dituen ezaugarriak. Hori dela eta nire ustez, horrelako ikastola gehiago egun beharko dira, oso egokia ikusten baitut haurren garapenerako. Esperientziak lantzen direlako eta horrela pentsatzen laguntzen diegu eta hori beharrezkoa da iragan baterako.
         Ni txikia nintzenean, ez genuen kaxaren jarduera hau egiten. Baina gogoratzen naiz, gutxi gora behera bost urte nituela gogoratzen naiz zaharren egoitzara joan ginela. Bertara errealeko jantziekin joan ginen eta hainbat dantza egin genizkien. Oso ongi pasatu genuen bai guk baita helduek ere. Nire ustez, oso egokia izan zen hori egitea, izan ere horrela elkarren arteko erlazioa sustatu genuen eta hauek nola tratatu behar genituen ikasi genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario