2017/03/17
Gaur ostirala beste didaktikako klase bat izan dugu baina ez nago oso ongi eztarritik eta hori dela eta ez naiz joan. Baina klasekoek esan didate zer egin duten gaurko klasean.
Gaur klase magistrala eman dutela esan didate eta honetan unitate didaktikoari buruzko gauzak ikusi dituztela. Hau da berriro ere unitate didaktikoa zer den ikusi dugu eta honetan bizitzan zehar gertatzen diren arazo-egoerak planteatu behar direla. Baita unitate didaktiko bat nola egin behar den azaldu digu eta baita unitate honek izan behar dituen fase desberdinak. Hau da, irakaskuntza-ikaskuntza jardueren sekuentzia: hasierako fasea, garapen fasea, aplikazio eta komunikazio fasea. Eta bestetik, orokortzea eta transferitzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario