Gaur, ostirala didaktikako beste klase bat eduki dugu. Beti bezala klasera joan ara baina irakaslea etorri denean galdetu digu, kanpora joatea nahi dugun klasea ematera edo gelan bertan geratu. Guk kanpora irten nahi dugula esan diogu gainera izugarrizko eguraldi ona zegoen eta giro aparta. Irten aurretik zer egingo dugun azaldu digu eta ondoren kanpora joateko izango ditugun baldintzak. Hau da, denok parte hartu behar genuela eta klasean egongo bagina bezala portatzeko. Ondoren esan digu guk aukeratzeko lekua eta bera kanpora ateratzen denerako leku batean, denok egon behar garela esan digu.
Irten garenean, magisteritzako eraikinaren aurrean dagoen belardian dauden aulkietan jarri gara. Irakaslea etorri denean, galdetu digu gaurko irakurri behar genuen testua irakurri dugun. Eta ondoren galdetu digu zer aipatuko genukeen honi buruz. Egia esan ideia interesgarri ugari atera dira eta hauei buruz gure iritzia eman dugu. Esaterako, Curriculumari buruz, nolakoak iruditzen zaizkigun izan ditugun irakasleak, orain jarri nahi duten Magisteritzan sartzeko azterketari buruz... Hitz egiten ari ginen bitartean, nire eskola urteetan izan nituen gauzei buruz ere gogoratu naiz.
Egia esan oso gustura egon naiz kanpoan eta horrelako ekintza gehiago egitea oso interesgarria iruditzen zait. Gainerabakoitzak duen iritzia emateko aukera izan du. Bestalde, esan beharra dago hasiera batean nahiko bananduta jarri garela eta nola ikasle asko geuden ez zen urruti jarri direnen ahotsa entzuten. Baina gero gehiago gerturatu gara te horri esker hobeto entzute zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario