2017/03/06
Gaur, astelehena beste klase bat izan dugu. Orain ordutegi aldaketa dela eta astean bi klase praktiko izango ditugu. Hau da astelehenetan eta ostiraletan.
Klasera iritsi garenean, irakasleak galdetu digu aurreko astean eman zigun irakurketak egin genituen. Ikustean jende gutxik irakurrita ekarri dugula ikustean, beso bat eta bihotz bat egin dizkigu arbelean. Horren bidez, azaldu digu, askotan eskua ematen denean eta besoa hartzen dizutela. Baina berak ez duela horrela egiten. Berak besoa ematen duela eta huts egiten dienean besoa galtzen joaten direla. Hau da maitasunean bezala, min egitea min hori konpontzea zaila dela eta bere beso zatia ere horrela dela.
Bestalde, esan digu ez digula aurreko saioan esan zigun bideo bidali, izan ere, adierazi digu, hermeutika Platonek oso ongi azaltzen zuela. Eta galdetu digu Platonek zer esaten zuen horri buruz.
Ondoren, esanguratsutasunaren eskema bat egin dugu, irakurgaitik ateratako ideiekin. Hau da, bizipena eta koherentzia lotuta dauden edo ez hitz egin dugu. Baita aktiboa dela eta motibatuak izatea beharrezkoa dela ikaskuntza bat egoteko. Eskema nola sortzen den ere ikusi dugu eta atera diren ideak beraien artean lotura bat dutela ikusi dugu.
Azkenik, bi bideo oso polit ikusi ditugu eta urrengo egunerako zereginak bidali dizkigu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario