miércoles, 8 de marzo de 2017

Egunerokoa 5

2017/03/04

        Gaur, ostirala didaktikako beste klase bat izan dugu. Gaurkoan, irakaslea pixka bat haserre zegoen, izan ere aurreko aste osoan behaketa astea izan genuen. Hori dela eta ezin izan genuen izan genituen klasetara joan.
        Ondoren, ordenagailuan dokumentu bat jarri digu. Honen bidez, didaktika zer den azaldu digu. Hau da, didaktika, ikastearen artea dela azaldu digu. Baita didaktikako hainbat informazio daudela eta didaktikak zer aztertzen duen. Horrez gain, azken hamarkadetan, irakaskuntzaren dimentsio soziologikoak, politikoak, ideologikoak… berreskuratzeko kezka sartu dela Didaktikan, dokumentuan zegoen esaldia azaldu digu. Eta galdetu digu ados gauden adierazpen horrekin. Didaktikan dauden paradigmak azaltzeko "Juegos de Tronos"-eko hiru familia erabili zituen hauek azaltzeko. Ondoren, dokumentuan paradigma motak irakurtzen hasi gara banan bana eta irakasleak ondoren hauek azaldu dizkigu. Baina ez dugu bukatu.
        Amaitzeko hurrengo egunerako etxeko lanak bidali dizkigu. Hau da, bideo bat ikustea, bi artikulu irakurtzea eta azkenik, programa didaktiko bat aurkitzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario